Re-uz, S.L. espainiar nazionalitatea duen sozietatea da, egoitza Sant Salvador de Guardiolan duena (08253 Bartzelona), Salelles II industrialdea, Edison kalea, 1, eta Bartzelonako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago, 38.709. liburukian, 186. folioan, B-332588 orrian, eta IFK du B-64242134 

Dataren bertsioa: 2020ko martxoaren 30a

1. artikulua - Helburua eta aplikazio eremua

1.1 Helburua

Baldintza Orokor hauek Re-uz, S.L.ek —bere xede sozialaren barnean— ekoitzi eta merkaturatzen dituen produktuak eta/edo ematen dituen zerbitzuak erosten dituzten guztiei aplikatu beharrekoak dira (hemendik aurrera, "Produktuak").

Baldintza Orokor hauetan, "Eroslea" da Re-uz, S.L.en produktuak erosten dituen edozein pertsona fisiko edo juridiko; berdin dio berak zuzenean parte hartzen duen edo zeharka, eta berdin dio bere jarduera komertzialarekin, enpresarekin, ofizioarekin edo lanbidearekin zerikusirik duen edo ez.

Eroslea Baldintza Orokor hauetara loturik gelditzen da, eta adierazten du inolako zalantzarik gabe ezagutzen dituela eta badakiela zein diren Baldintza Orokor horiek, eta onartu egiten dituela. Ondorioz, Baldintza Orokor hauek kontratua izenpetzen duten bi aldeek bete beharko dituzte nahitaez, eta ulertuko da erosleak espresuki onartu egiten dituela bere borondatez eta inolako erreparorik gabe baldintzak sinatuta eta onartuta edo saltzaileak webgunean jakinarazten dion unetik (www.ecofestes.com). Edonola ere, Baldintza hauek onartu egiten dituela ulertuko da, Saltzaileak Erosleari horien ale bat ematen dion unetik edo, edozein dela ere bidea, Saltzailearen webgunean eskura daudela jakinarazten dionetik (www.ecofestes.com).

1.2 Aplikazio eremua

Salmenta Baldintza Orokor hauek Re-uz, S.L.en salmenta gauzatu guztietan aplikatu behar dira edozein dela ere Eroslea, eta Eroslearen agiriek izan ditzaketen klausulen gainetik daude; batez ere, haren erosketa baldintza orokorren kasuan, zeinak espresuki gelditzen baitira baztertuta. Eroslearen Produktu eskari orotan onartu egiten dira Salmenta Baldintza Orokor hauek.

Dena den, Re-uz, S.L.en esku gelditzen da Baldintza Orokor hauetako klausuletako batzuk indargabetzea, Eroslearekin egindako negoziaketen arabera, salmenta baldintza partikularrak ezartzeagatik, zeinak lehenen gainetik geldituko baitira kontraesanik balego; dena den, arauturik ez dagoen gainerako kasu guztietan indarrean egongo da oraindik.

2. artikulua - Produktuak eta Pertsonalizazioa

Re-uz, S.L.ek eskaintzen dituen produktuek Espainian indarrean den legedia betetzen dute. Indarrean den legedian, araututa dator zer-nolakoak izan behar duten elikagaiekin kontaktuan egon behar duten materialek, eta Produktuak esklusiboki baimendutako substantziekin eginda daude.

Erosleari dagokio Produktuei buruzko informazioa irakurtzea eskaria egin edo erabilera eman baino lehen, Produktu hori zertarako egina izan den jakiteko. Re-uz, S.L.ek Erosleari aipaturiko edo iragarritako Produktuen deskripzioak eta informazioak, edozein dela ere bidea, ez daude zehaztasunekin hornituak, eta soilik informazio gisa ematen dira. Ecofestes.com webguneko Produktuen ingurua datozen argazkiek eta ilustrazioek eta Re-uz, S.L.ek ematen dituen dokumentuek ez dute kontratu baliorik.

Re-uz, S.L.en eskumenean gelditzen da edonoiz aldatzea zerrenda eta webgunean aurkezturiko Produktuak, bai eta Re-uz, S.L.ek emandako beste edozein dokumentu ere.

Eroslea da arduradun bakarra Re-uz, S.L. eskaturiko eta horrek hornituriko Produktuen erabileran

Re-uz, S.L.ek bere Produktuen pertsonalizazioa eskaintzen du, Erosleak aukeratutako elementuak Produktuetan jartzea onartuaz. Gerta liteke edalontzian aplikaturiko kolore batzuek zehazki bat ez egitea Pantone Solid Coateden Kartan erakusten direnekin.

Kasu batzuetan, Produktua kolore bat baino gehiagorekin marka daiteke. Erosleak kolore horien erreferentzia zehaztu behar du eskarian, eta bai irudi bisualari eta bai koloreei balekoa eman behar die Re-uz, S.L.ek.

Era berean, iragarritako edo jakinarazitako forma geometrikoek deformazioak izan ditzakete edalontzian, horien forma konikoagatik; eta inprimaturiko QR kodeak, zenbait kasutan, irakurtezin gerta litezke edalontziak ez duelako gainazal laua.

Eskaturiko Produktuak behin betiko inprimatu aurretik, inprimatze txantiloia Erosleari aurkezten zaio hark onartu egin dezan.

Txantiloi hori onartzen badu, Re-uz, S.L. ez da erantzule izango baldin eta Erosleak nahi duen pertsonalizazioan hutsegiteren bat badago, zeren eta inprimatze txantiloiak aukera ematen dio Erosleari behin betiko testuak eta marrazkiak egiaztatzeko.

Re-uz, S.L.ek ez ditu gomendatzen edalontzi eta kolore konbinazio jakin batzuk. Hala eta guztiz ere, erosleak kolore horiek aplikatu nahi baditu, Re-uz, S.L. salbuetsita geldituko da edozein erantzukizunetatik, baldin eta azken emaitza ez bada Erosleak espero zuena.

Re-uz, S.L.ek eskubidea du saldutako Produktuaren grafikoak eta egitura bere probetxurako erabiltzeko, hirugarrenentzat, bezero potentzialak barne.Produktuen eskaintza stocka amaitu artekoa izango da.

3. artikulua - Eskaria eta prezioa

3.1 Eskariak egiteko modua

Erosleak Produktuen eskaria egin diezaioke Saltzaileari ondoren zehazten diren modu hauetako baten bidez: posta elektronikoz, telefonoz, Saltzailearen egoitza edo instalakuntzetan, komertzial baten bitartez, Saltzailearen agente baimendu baten bitartez, edo Saltzailearen webguneko plataformatik (www.ecofestes.com).

Eskarian honako hauek agertu behar dute: Produktuen izenak, kopuruak, unitateen prezioa, prezioaren guztizkoa, BEZa eta garraioaren prezioa.

3.2 Re-uz, S.L.en webgunea bidez egindako eskariak

Erosketa, www.ecofestes.com webgunea erabilita egiten bada, produktua erosteko, Erosleak 18 urtetik gorakoa izan behar du. Webgunean eskaintzen diren Produktuen artean aukeratu ahal izango du. Erosketa prozesua hasteko, erosi nahi den produktua aukeratu, eredu horrek eskaintzen dituen koloreen artean bat hautatu, pertsonalizatzeko erabili nahi den tinta kolorea zehaztu eta azkenik, erosi nahi den ale kopurua. Erosketa saski birtualera gehitu eta zeina pantailan identifikatuta agertuko baita. Pauso hauek, Erosleak erosi nahi dituen Produktu guztiekin jarraitu beharko ditu. Nahi izanez gero, Re-uz, S.L.ek eskaintzen duen diseinu zerbitzua ere kontratatu ahal izango du Erosleak, horretarako dagokion ikonoan sakatu behar du. Erosleak eskaria egiteko ”Eskaera bukatu” ikonoa sakatu behar du eta erosteko hautatu dituen produktuak saskian agertuko zaizkio. Erosleak hautatu egin behar du produktuak nola igortzea nahi duen eta zein helbidetara. Ordainketa modua aukeratu ahal izango du, txartela edo PayPal-en artean, webgunean eskatzen diren datuak bete beharko ditu zorrotz eta zehaztasunez. Azkenik, erosleak “jarraitu” botoia sakatu beharko du. Eskaria eta kontratua ikusi eta eska daitezke, webguneak berak adierazten duen bezala.

Horrela egiten den eskaria artxibatu egiten du Re-uz, S.L.ek, eta Eroslearen eskura jartzen du hark posta elektronikoz eskatuz gero. Dena den, Re-uz, S.L.ek eskaria jaso izana berresteko, Erosleak emaniko helbide elektronikora mezu bat bidaliko dio, eskaria amaitu eta 24 orduren barruan.

Re-uz, S.L. inprimakia betez emandako datuak elementu identifikatzaileak dira, eta modua ematen dute erosketen atalera sartu eta erosketak egiteko, eta izaera pertsonala eta besterenezina dute.

3.3 Eskaria balekotzat ematea

Eskariak egitean, Saltzaileak balekotzat eman behar ditu, espresuki edo tazituki adierazita. Non eta ez den hitzarmena idatziz jasotzen. Re-uz, S.L.ek eskari bat balekotzat emateko, Eroslearen eskutik honako hauek jaso behar ditu: (i) eskarian bertan egindako aurrekontuaren prezio osoaren ordainketa, (ii) inprimatzeko aginduaren balekoa (edalontzi mota eta kolorea zehaztuta, serigrafiaren koloreak eta/edo IML-Digitalaren inpresio mota) eta (iii) eskaria igortzeko eta fakturatzeko helbidea. Hauek jasotakoan, Re-uz, S.L.-ek posta elektroniko bat igorriko dio Erosleari, eskaera balekotzat ematen dela eta ekoiztera pasako dela jakinaraziz.

Saltzaileak eskubidea du edozein eskari agindu baliogabetzeko horretarako arrazoirik izanez gero, eta ez du ezeren erantzukizunik izango erabaki hori hartuagatik.

3.4 Tolerantziarako marjina

Arrazoi teknikoak eta ekoizpenekoak direla medio, IML (In Mould Labeling) moduan ekoitzi beharreko Produktuen eskarietan, Erosleak alde-alde %5eko tolerantzia marjina onartzen du edalontzien guztizkoan, martxan den eskarian aurreikusitakotik. Re-uz, S.L.ek eskarian ezarritakoa baino kopuru apalago bat ematen badu, aipatutako %5eko tolerantzi marjina bitarte falta diren edalontzi kopurua ekoitzi beharko du, Erosleari emateko hurrengo 30 lan-egunetan

3.5 Re-uz, S.L.en eskaintzen indarraldia

Re-uz, S.L.ek egin, jakinarazi edo iragartzen dituen eskaintzak eta aurrekontuak, edozein dela ere bidea, balekoak izango dira gehienez ere hilabete batez (1) eskaintza hori egin, jakinarazi edo iragartzen den datatik kontatzen hasita.

3.6 Prezioak

Re-uz, S.L.ek balekotzat emandako eskarian erakusten ditu Produktuen prezioak, edo bere www.ecofestes.com webgunean erakusten ditu uneoro.

3.7 Ordainketa moduak

Re-uz, S.L.ek onartutako ordainketa moduak hauek dira, transferentzia bidez, txartela edo PayPal. Webgune bidez egindako erosketetan txartela eta PayPal moduak bakarra erabili daitezke.

4. artikulua - Ordainketan atzerapenak izatea edo ordaindu gabe uztea

4.1 Ez ordaintzearen ondorioak

Erosleak ez badu ordaintzen faktura bat epea iraungi baino lehen, automatikoki eta ordain dezala eskatu gabe ere, Re-uz, S.L.en aldeko kalte ordain bat eragingo du horrek: ordaindu gabe utzitako guztizkoaren %10ekoa, eta, gutxieneko, 50 euro. Eta, gainera, Re-uz, S.L.ek eskubidea izango du ez ordaintzeak eragin dituen kalte-galeren ordainak eskatzeko, baldin eta ordaindu beharreko kopuruak baino handiagoak badira.

Horretaz gain, faktura bat dagokion epea iraungi baino lehen ez ordaintzeak atzerapen interesak eragingo ditu , hilean %1ekoak, ordaintzeko epea iraungi denetik zorra ordaintzen den egunera arte kontatuta.

4.2 Kontratua suntsitzea

Erosleak ez baditu betetzen Baldintza Orokor hauetan edo aldeen arteko hitzarmen eta kontratu indibidualetan hitzartutako betebeharrak, orduan, Re-uz, S.L.ek eskubidea izango du saleroste kontratua suntsitzeko, eta Erosleak ordura arte jaso dituen Produktuen zenbatekoa ordaindu beharko dio; gainera, hura ez bete izanak kalte-galerak eragin baditu, erreklamatzen duen ordaina jaso ahalko du Re-uz, S.L.ek. Kontratua suntsitzen bada, Re-uz, S.L.ek eskubidea izango du, oraindik ere, artikulu honetan datorren kalte-ordaina jasotzeko, orobat interesak atzerapenagatik, artikulu honetan ezarrita dagoen bezala kontatuta.

Ebazpena, Re-uz, S.L.ek libreki hartutako erabakiaren arabera, eskaera horri ez ezik, entregatu/gauzatu diren edo entregatzen/gauzatzen ari diren aurreko eta/edo ondorengo eskaerei ere buruzkoa izan daiteke, prezioa aldez aurretik ordaindu gabe egon den edo ez kontuan hartu gabe.

4.3 Muga eguna aurreratzea

Prezioa zatika ordaintzen bada edo Eroslea baten baino gehiagoren artean banatzen bada, parte bakarra ez ordaintzeak jada automatikoki inplikatuko du zor osoa aurreratu beharra, horren gainerako jakinarazpen espresurik edo ordainketa eskakizunik egin beharrik izan gabe ere. Ez da onartuko zorpetutako zenbatekoen konpentsaziorik, non eta ez duen Re-uz, S.L.ek baimen espresa idatziz ematen.

4.4 Ordainketak egoztea

Partez egindako ordainketa oro zor likidoen, iraungien eta galdagarrien ordainketari egotziko zaio, iraungipenaren ordenan, antzinenekotik hasita berrienera.

5. artikulua - Eskaria aldatzea

Erosleak eskari bat eten, aldatu edo baliogabetzen badu, Re-uz, S.L.ek aintzat hartuko du baldin eta idatziz eskatzen bazaio Produktuak jaulki aurretik, produktu estandarren kasuan; edo Re-uz, S.L.ek eskariari balekoa eman aurretik, Produktu pertsonalizatuen edo zerbitzuen kasuan. Nolanahi dela ere, eskari bat eten, aldatu edo baliogabetzekotan, Re-uz, S.L.ek espresuki ametitu behar du, zeina horren aurka ager baitaiteke bidezko kausa argudiatuta.

Re-uz, S.L.ek eskaera etetea, aldatzea edo ezeztatzea onartzen badu, Re-uz, S.L.ek bere egingo ditu behin betiko produktuen prezioaren kontura emandako zenbatekoak, eta, era berean, erosleak Re-uz, S.L. kalte-ordaina eman beharko dio, eskaera bete ahal izateko egindako edozein gasturengatik.

Erosleak hamalau (14) egun natural ditu, Produktua hartzen duen unetik kontatzen hasita, hura itzultzeko. Kasu horretan, itzulketei dagozkien gastuak osorik bere gain hartzen ditu Erosleak. Produktua bere jatorrizko bilgarrian bilduta itzuli behar da, egoera onean, erabili gabe.

Produktua www.ecofestes.com webgunetik erosi bada, hura itzuli nahi duela eskatzeko, Erosleak mezu elektroniko bat igorri behar du info.es@reuz.com helbidera, honako datu hauek adierazita: izen-abizenak, helbide osoa, telefono zenbakia, data, eskari zenbakia, itzuli nahi den produktuaren identifikazioa eta itzultzeko motiboa. Era berean, jakinarazpen horretan Erosleak adierazi behar du Produktua bere bidez itzuliko duen Re-uz, S.L.en egoitzetara, edo nahi ote duen garraioa Re-uz, S.L.ek kontratatzea bere kargura, eta Produktua helbidean jasotzea; eta horrekin batera zein ordutan joan jasotzera adierazi behar du Erosleak. Kasu horretan, garraioaren kostua, www.ecofestes.com webgunean indarrean diren tarifen arabera kalkulatuko da, eta Erosleari itzuli beharreko preziotik kenduko da zuzenean.

Re-uz, S.L.ek, Produktuak jasotzean eta behar bezala dagoela egiaztatzean, zenbatekoa itzuliko dio bezeroari.

Alabaina, inola ere ezingo dira erositako Produktu pertsonalizatuak aldatu eta/edo itzuli. Produktu bat pertsonalizatuta dagoela ulertuko da edozein dela ere Erosleak inprimatzeko agindu duen elementua; berdin dio generikoa bada eta inpertsonala bada. Hala berean, ez dago itzultzeko eskubiderik honako kasu hauetan:

  • Produktua ez badago behar bezala.
  • Produktuaren bilgarriak ez badira jatorrizkoak edo ez badaude behar bezala. Jatorrizko bilgarriak Produktua babestu behar du, baldintza onetan jasoa izateko, eta debekatuta dago prezintuak edo zinta itsasgarriak erabiltzea zuzenean haren gainean.
  • Produktua irekia badago, ez badago erakusterik ez dela erabili.
  • Higiene arrazoiengatik edo legez aurreikusiak dauden beste salbuespen batzuengatik, ez badago Produktuak atzera itzultzeko eskubiderik.

Epigrafe honetan xedaturiko eta arauturiko baldintza, kasu eta epeetatik kanpo, Re-uz, S.L.ek ez du inolako itzulketarik onartuko.

6. artikulua - Epeak eta eramatea

6.1 Eramateko agindua eta epeak

Eskariak prestatu eta igortzeko ordenari dagokionez, aintzat hartzen da haien eskuragarritasuna eta sartu direneko ordena. Erosleak baimena ematen dio Re-uz, S.L. eskariak osorik edo zatika eramateko.

Re-uz, S.L.ek emandako epeak gutxi gorabeherakoak dira, horniketaren eta garraioaren menpe baitaude. Eskari batean atzerapenik badago, ezingo da eskaria aldatu, eta Re-uz, S.L.ek ez du ez zigorrik ordaindu beharko eta ez kalte-ordainik eman beharko ere. Dena den, Re-uz, S.L.ek baliabide guztiak jarriko ditu eskura Erosleak ezarritako epean jaso dezan. Erosleak eskaera atzera bota dezake, eskaria emate-datatik hasita hirurogei (60) egunez atzeratzen bada. Kasu honetan Re-uz, S.L.ek Erosleari sortutako kalte eta interesen aurrean erantzun beharko du.

6.2 Eramateko era eta tokia. Garraio zerbitzua

Re-uz, S.L.ek eskaria emateko orduan, INCOTERM Ex Works aplikatuko du (INCOTERMS 2010), eta Re-uz, S.L.en egoitza izango da eskaria emateko tokia, zeinak Sant Salvador de Guardiolan baitago, Salelles II industrialdean, Edison kaleko 1.an. Ondorioz, arriskua eroslearen gain gelditzen da Produktuak Eroslearen eskuetan gelditzen direnean, aipaturiko egoitzatik eramateko orduan; eta Erosleak berak nahi duen puntura arte eramateko garraioa eta asegurua haren gain joango dira, baita garraioan gerta litezkeen arriskuak ere.

Dena den, Re-uz, S.L.ek garraio zerbitzua eskain diezaioke Erosleari, eta hori Produktuaren preziotik aparte ordaintzen da, eskaria egiteko orduan ezartzen den tarifaren arabera. Re-uz, S.L.ek kontratatuko du garraioa Eroslearen intereserako, eta horrek ez du aldatzen Klausula honetan adierazitako arriskuen transmisioaren araua.

6.3 Bermeak eta itzulketak

Re-uz, S.L.ek saltzen dituen Produktuek bi urteko bermea dute; hala dakar azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuak, zeinak kontsumitzaileak eta erabiltzaileak defendatzeko Lege orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bat egina onartzen duen, betiere kaltea edo okerra Re-uz, S.L. egotzi ahal bazaio aipaturiko araudian datozen kasuetan.

Egiaztatuz gero berme epearen barruan Produktuak makurra duela, Erosleak jakinarazi egin beharko du, info.es@reuz.com helbidera mezu elektroniko bat igorrita, eta honako datu hauek adierazita: izen-abizenak, helbide osoa, telefono zenbakia, data, eskari zenbakia, gorabehera duen produktuaren identifikazioa eta Produktuak makurra duela erakusten duten argazkiak.

Re-uz, S.L.ek Produktua jasoko du Erosleak emandako helbidean, eta itzulketari dagozkion gastuak eta Produktua aldatzearena bere gain joango dira.

Erosleak jakinarazi dezake Saltzaileari ez datorrela bat, horren berri izan eta bi hilabeteren barruan.Erosleak epearen barruan erakusten badu Produktua ez datorrela bat, Re-uz, S.L.ek berak hautatu bezala ordezkatuko du Produktua mota bereko beste batekin edo hargatik ordaindutako prezioa itzuliko dio. Edonola ere, bermeak ez ditu hauek estaltzen:

  • Produktuak oker edo bortitz erabiltzeagatik jasan dituen kalteak, edo dagokion erabilera ez den beste bat emateagatik jasan dituenak.
  • Produktua manipulatzean edo esku hartzean eragindako kalteak.
  • Produktuaren ohiko erabileran sortutako kalteak.
  • Erosleak Produktuaren biltegiratzean sortutako kalteak
  • Erosleak Produktuaren garraioan sortutako kalteak.
  • Oro har, Re-uz, S.L.ek dituen kontratuzko betebeharrekin zuzenean loturik ez diren edozein baldintzak sortuak

Bat ez etortzea

Kontrakorik frogatzen ez den bitartean, Produktuak kontratuarekin bat datozela ulertzen da, eta segidan datozen baldintza guztiak betetzen dituela, salbu eta zirkunstantziak direla-eta baten bat ez bada aplikatzekoa:

  • Re-uz, S.L.ek haietaz egiten duen deskribapenak bat etorri behar du.
  • Mota horretako produktuei ematen zaien erabilerarako aproposak izan behar dute.
  • Erosleak erabilera bereziren bat emateko eskatzen badu, horretarako egokiak izan behar dute Re-uz, S.L. hala jakinarazita kontratua izenpetzean edo eskaria egitean, eta betiere horrek onartu behar du Produktua egokia dela erabilera horretarako.
  • Mota horretako produktuetan espero izatekoa den eta Erosleak espero duen kalitatea eta zerbitzua eman behar dute, eta, alde horretatik, kontuan hartuko da zein den horien izaera eta, halakorik dagoenean, bat etorri behar du Re-uz, S.L.ek Produktuen ezaugarri jakinez eginda daukan deskribapenarekin.

Ez dagokio erantzukizunik baldin eta kontratua egiteko unean Erosleak baldin badaki ezaugarri batzuetan ez datorrela bat edo nahitaez konturatua badago ezaugarri batzuk ez datozela bat edo baldin Erosleak berak emandako materiala badute jatorrian.

Re-uz, S.L. erantzule da Eroslearen aurrean baldin eta Produktua emateko orduan zer edo zer ez badator bat. Re-uz, S.L.ek aitortzen dio Erosleari hura ordezkatzeko, prezioa beheratzeko eta kontratua amaitzeko eskubidea, indarrean den legediak unean-unean ezartzen duen bezala. Produktuak ez badu bat egiten kontratuarekin, Erosleak bietako bat eska dezake, edo erreparazioa edo hura ordezkatzea, salbu eta aukera horietakoren bat ezinezkoa edo neurriz kanpokoa bada.

Erosleak Re-uz, S.L. bietako zein aukeratzen duen jakinarazten dion unetik, bi aldeak horri lotu beharko zaizkio. Neurriz kanpokotzat joko da kostuak onbideratzeko aukeretako batek besteak baino kostu handiagoak badakarzkio Re-uz, S.L.; alde horretatik, aintzat hartuko da Produktuak nolako balioa izango zuen bat etorriko balitz, zenbateraino ez datorren bat eta ea onbideratzeko alternatiba gauzatu ote daitekeen Erosleari eragozpen handirik ekarri gabe.Produktua ordezkatzea badagokio, honako arau hauen arabera ordezkatuko da:

  • Doakoak dira Eroslearentzat. Doakotasun horretan sartzen da kontratuaren eta Produktuen arteko bat ez egite hori onbideratzeko eragindako gastuak; batez ere, bidalketa gastuak, eta, orobat, eskulanarekin eta materialarekin zerikusia dutenak.
  • Arrazoizko epe batean gauzatu behar dira, Erosleari eragozpen handirik sorrarazi gabe, eta aintzat hartuta Produktuen izaera eta Eroslearentzat duten xedea.
  • Ordezkapenak eten egiten ditu epeak eta jarraian, hautapena gauzatzen denetik Produktu berria ematen den arte arautzen dira.
  • Ordezkapenak ez badu lortzen Produktua eta kontratua bat etortzea, Erosleak eska dezake hura erreparatzea, klausula honek ezartzen dituen mugen barnean, edo prezioa beheratzea edo kontratua amaitzea, hori ere hemen arautzen den bezalaxe. Erosleak ezin du eskatu ordezkatzea suntsi ez daitezkeen produktuen kasuan.

Prezioaren beherapenari dagokionez, hura kalkulatzeko, kenketa bat egin behar da: Produktua eta kontratua bat etorri izan balira helarazteko unean Produktuak zukeen balioa ken Produktua behar bezala emanda helarazteko unean egin duen prezioa.

Re-uz, S.L.ek bere gain hartzen du produktua ematen denetik bi urteren barrenean egon litezkeen bat ez etortzeak. Salbu eta kontrakorik adierazten ez bada, Re-uz, S.L.ek bere gain hartzen dituen betebeharrak bitartekoen betebeharrak dira eta ez emaitzenak Kontrako frogarik ezean, erosketa fakturan edo etiketan azaltzen den datan, helarazitzat joko da, edo albaranean datorrena geroagokoa bada.

Erosleak jakinarazi behar dio Re-uz, S.L. ez datorrela bat, horren berri duenetik eta gehienez bi hilabeteren barruan.Inola ere ez da Re-uz, S.L.en ardura Eroslea ez bada Produktu pertsonalizatu batekin konforme gelditu, baldin eta Erosleak dagoeneko adierazia badu —espresuki edo tazituki— Produktuaren inprimatze aginduarekin konforme dela.Dena dela ere, eta aurrekoarekin bat, Re-uz, S.L.ek kontratuko baldintzak ez baditu betetzen, eskarian datorren Produktuen prezioa itzuli beharko du.

7. artikulua - Jabetza gordetzea

Dagokion prezioa zatika ordaintzen bada edo ordainketa atzeratzen bada aldeek elkarrekin hala adostuta, saldutako Produktuen jabetza eskubidea gordeko du Re-uz, S.L.ek Erosleak prezio osoa ordaindu duela egiaztatu arte, baldin eta prezioa ez bada iraungi baino lehen ordaintzen; gainera, ordainketa egiteko eta kontratua betetzeko erreklamazioak egin ditzake.

Artículo 8 - Erreklamazioak

Re-uz, S.L.ek ahalik eta lasterrena erantzungo dio Eroslearen edozein erreklamaziori; erreklamazio horiek egin ditzake harremanetarako helbide hauetan:

  • Posta arrunta: Salelles II industrialdea, Edison kalea, 2.a. 08253 Sant Salvador de Guardiola (Bartzelona).
  • Telefonoa: 93.837.15.48
  • Posta elektronikoa: info.es@reuz.com

Re-uz, S.L.ek erreklamazio orri bat du Eroslearentzat, eta eskura daiteke helbide honetara idatzita: info.es@reuz.com.

Hala berean, Erosleak edozein zalantza eta iradokizun igor dezake Re-uz, S.L.en Bezeroari Erantzuteko sailera posta elektronikoz idatzita helbide honetara: info.es@reuz.com edo telefonoz deituta zenbaki honetara: 93.837.15.48. Hau da sailaren ordutegia, astelehenetik ostegunera: 09:00-14:00 eta 16:00-18:00 eta ostiraletan 9:00-14:00etara.

9. artikulua - Jabetza intelektuala eta isilpekotasuna

Erosleak espresuki bermatzen dio Re-uz, S.L. legezkoak direla Produktua pertsonalizatzeko Re-uz, S.L. emandako marrazkiak, testuak, eskemak, argazkiak, markak, logotipoak eta beste edozein elementu bisual, eta eta ez dituela hirugarrenen eskubideak puskatzen horiek erabilita.

Eroslearena da ardura edozein lege, administrazio arau, kontratuzko manu eta beste hausten bada Produktuak fabrikatuta, merkaturatuta eta/edo zirkulazioan jarrita; eta Eroslea behartuta dago Re-uz, S.L. espresuki onik ateratzera, aurreko paragrafoan aipaturiko elementu bisualen erabilerak eta zirkulazioak kalteak eragiten baditu.

Bestalde, Re-uz, S.L.ek eskubidea izango du nahieran uko egiteko etikaren edo legearen aurkakoak diren edo desegokiak diren hitz eta irudiak erabiltzeari Produktu pertsonalizatuen eskarietan. Re-uz, S.L. eta Re-uz, S.L.en markak eta logotipoak produktu guztietan doaz. Marka horiek erregistratuta daude, eta Re-uz, S.L.en jabetzakoak dira. Erosleak konpromisoa hartzen du marka horiek ez erabili, kopiatu eta erreproduzitzeko, inola ere, salbu eta Produktuen jatorria identifikatzeko eta horiek berak erabiltzeko, betiere ohartaraziz marka horiek erregistratuta daudela. Re-uz, S.L.en jabetza esklusibokoak dira Erosleari ematen dizkion azterketa, proiektu, diseinu, plano, prototipo, modelo eta agiri oro.

Produktuak salduta, Erosleari ez zaio inola ere jabetza intelektual edo industrialik, jakintzarik eta bestelakorik eskualdatzen, ezta inolako teknologiarik ere. Re-uz, S.L.ek Erosleari helarazitako finantza eskaintza, aplikazio teknikoen azterketa, plano, eredu, eskema, diseinu eta/edo beste edozein agiri erabat isilpekoa da. Debekatuta dago horiek kopiatu, patentatu eta babestea beste jabetza intelektual edo industrialen eskubideekin edo hirugarrenei zabaltzea, zuzenean nahiz zeharka. Bestalde, Re-uz, S.L.ek eska dezake Produktuekin batera helarazia izan den aurretik aipaturiko material oro ordezkatzea eta/edo hondatzea.

10. artikulua — Ezinbesteko kasuetan

Re-uz, S.L. ez da arduratuko kontratuko betebeharrak betetzen ez badira eta/edo Baldintza Orokor hauetakoak betetzen ez badira, ezta hortik zuzenean edo zeharka gerta litezkeen kalte-galerez ere, baldin eta ezinbesteko kasu bat gertatzen bada. Gauzak horrela, ezinbesteko kasutzat joko dira aldeen borondatez gaindi dauden gertaera independenteak, modu zentzudunean iragar badaitezke eta modu zentzudunean ezin saihestuzkoak badira, horiek agertzean Re-uz, S.L.ek bere betebeharrak ezin gauzatu dituelako edo aldeen artean adostu duten prezioagatik zinez larriak direlako.

Erakusgarri gisa eta kasu jakin hauetan bakarrik, hona hemen ezinbesteko kasutzat jotzen direnak: agintari eskudunek alarma, salbuespen edo setio egoera deklaratzea; greba orokorrak edo Re-uz, S.L.eko langileenak edo haren ohiko garraiolarienak; suteak, uholdeak eta bestelako hondamenak Re-uz, S.L.en egoitzetan edo haien hornitzaileenetan; gerra egoerak; zorizko matxurak direla kausa izaniko ekoizpen etenak; izurriteak; errepide ixteak; ur horniduran, elektrizitatea, gas naturalean eta beste lehengai batzuetan izaniko etenak; orobat hornidura eten dezakeen beste edozein kausa Re-uz, S.L.en hornitzaileei edo hirugarrenei egotz lekizkiekeenak.

Ezinbesteko kasu bat gertatzen bada, Re-uz, S.L.ek hala jakinaraziko dio Erosleari idatziz, dela posta arruntez dela elektronikoz. Ezinbesteko kausa gertatzen denetik, aldeek indarrean duten kontratua eten egingo da, eta bukatutzat jo dezakete bietako baten kasuan hirurogei egunen buruan ez bada ezinbesteko kausa amaitu; kasu horretan, ezingo zaio Re-uz, S.L. eskatu inolako kalte ordainik edo zigorrik. Bukatutzat emango da alderdi interesdunak idatziz igorrita beste alderdiari, dela posta arruntez dela elektronikoz. Kontratua etenda dagoen bitartean, aldeetako bat ere ez egongo behartuta kontratuaren arabera dagoeneko jasoa duena itzultzera.

Ezinbesteko kausa eteten bada, Re-uz, S.L.ek hogeita hamar (30) eguneko epe gehigarri bat izango du bere kontratuzko konpromisoak betetzeko, zeina gehitu egingo baita bi aldeek elkarrekin duten eta etenda egon den kontratuan ezarrita zeudenei edo kontraturik ezean bien arteko erlaziotik ateratako eskarian ezarrita zeudenei.

11. artikulua — Aplikagarri den legea eta jurisdikzioa

11.1 Aplikagarri den legea

Salmenta Baldintza Orokor hauek eta orobat Re-uz, S.L.en xede soziala osatzen duen jardueraren harira aldeek egindako beste edozein baldintza, itun eta kontratu partikular Espainiako Zuzenbide komunak gidatzen ditu. Nazioarteko salerosketen kasuan, espresuki kanpoan gelditzen da Vienako 1980ko Hitzarmena aplikatzea.

11.2 Jurisdikzioa

Alderdiek gatazkarik edo eztabaidarik badute Salmenta Baldintza Orokor hauen eta/edo Re-uz, S.L.en xede soziala osatzen duen jardueraren harira aldeek egindako beste edozein baldintza, itun eta kontratu partikularren baliozkotasunean, interpretazioan, exekuzioan edo indarraldian, bi aldeak espresuki jarriko dira Manresako Epaitegi eta Auzitegien eskuetan, eta espresuki uko egingo diote euren kasua har lezakeen beste edozein foru nazional zein nazioartekori.

Dena den, 2013ko maiatzaren 21eko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 524/2013 Erregelamenduak xedatzen duena hona ekarriz, Erosleari jakinarazten zaio erreklamazio bat egin dezakeela honako webgune honetan dagoen on line plataformaren bidez: http://ec.europa.eu/consumers/odr.

12. artikulua — Miszelanea

12.1 Deuseztasun partziala

Baldintza Orokor hauen artikulu, paragrafo edo xedapenen bat legez kanpokoa edo nulua izateko posibilitateak ezin ditu gainerako artikulu, paragrafo eta xedapenak legezkotasunik eta baliozkotasunik gabe utzi, ezta artikulu, paragrafo edo xedapen horren gainerako zatia ere.

Halakorik gertatuko balitz, elkarrekin adostuta, legez kanpokoa edo nulua den artikulua, paragrafoa edo xedapena edo horren zati bat ordezkatu egingo da legezkoa eta baliozkoa den beste artikulu, paragrafo edo xedapen batekin, aldeen baldintza ekonomikoen eta legezkoen orekari eusteko moduan.

12.3 Eskubideei uko egitearen falta

Saltzaileak baldintza partikularretan, Baldintza Orokorretan edo aplikagarri den legedian datozen baldintzak betetzeko eskakizunik ez badu egiten edo atzeratzen bada, horrek ez du esan nahi geroago hura betea izan dadin eskatzeko eskubideari uko egiten dionik. Halaber, ez da kontsideratuko Saltzaileak berari dagozkion eskubideei uko egiten diola eskubide edo ekintza horiek soilik partez erabiltzen baditu.

12.4 Baldintza Orokor hauek aldatzeko

Saltzaileak eskumena du noiznahi aldatzeko Baldintza orokor hauek bere webgunean (www.ecofestes.com) eta egoki irizten dion beste medioren batean beste bertsio bat argitaratuta, hala dagokionean. Horiek aldatzen baditu, aplikagarriak izango dira webgunean argitaratzen den unetik aurrera egindako salmentetan. Indarrean diren kontratuei dagokienez, baldintza orokor berriak onartutzat joko ditu Erosleak espresuki, bere borondatez eta inolako ezbairik gabe, baldin eta, hogeita hamar (30) egunen barruan, baldintza orokor berriak eskuratzen dituenetik kontatzen hasita edo Saltzailearen webgunean dituela jakinarazten zaionetik kontatzen hasita, Erosleak ez badu espresuki aurkako jarrerarik erakusten.

12.5 Aldeen arteko jakinarazpenak

Bestelakorik ez badago aplikatzeko, aldeek elkarri egin beharreko jakinarazpenak idatziz egin behar dira, eta hartzaileari dagozkion helbideetara haien harreraren konstantzia izateko modua ematen duen medio batez. Re-uz, S.L.en posta helbidea, kasu honetan, Baldintza Orokorren goiburuan dago, eta haren helbide elektronikoa, Erosleak edozein unetan erabil dezakeena, honako hau: info.es@reuz.com.

13. artikulua - Datu pertsonalen babesa

Re-uz, S.L.ek zin dagi datu pertsonalak babesten dituzten legeak eta araudiak beteko dituela, eta, bereziki, 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua. Datu pertsonalak babesteari buruzkoak datoz webgunean (www.ecofestes.com), "Baldintza Orokorretan" datorren Lege Oharrean, zeinak hona ekarritzat joko baitira ondorio guztietarako. Erosleak eskari bat tramitatu nahi badu, automatikoki adieraziko du Baldintza Orokor horiek ezagutzen dituela eta horiek onartzen dituela.

14. artikulua – Indarrean sartzea

Baldintza Orokorrak aplikagarri dira 2020ko maiatzaren 30tik aurrera.