Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearen 22. artikuluko 2. puntuan ezarritakoa betez, jakinarazten dizugu https://shop.ecofestes.com/ (aurrerantzean “Web orria”) Webgunea eta Interneteko ataria Re-uz, S.L. enpresaren jabetzakoa dela (egoitza soziala: Carrer d’Edison, 1. IFK: B-64242134). Lege ohar honek Interneteko atari horren erabilpen-baldintzak arautzen ditu.

Legeria aplikagarria eta jurisdikzioa

Oro har, Re-uz, S.L. enpresaren eta bere web orrian eskaintzen dituen zerbitzu telematikoen erabiltzaileen arteko harremanek Espainiako legeria eta jurisdikzioa bete behar dituzte.

Alderdiek espresuki uko egiten diote legokiekeen foruari eta Sant Salvador de Guardiolako Epaitegi eta Auzitegien menpe jartzen dira kontratu-baldintza hauek interpretatzeko edo exekutatzeko orduan sor litekeen eztabaida oro argitzeko.

Erabiltzailearen onarpena

Lege ohar honen helburua da Re-uz, S.L. enpresak Interneteko erabiltzaileen esku jartzen duen web orrirako sarbidea eta beronen erabilpena arautzea. Erabiltzailetzat hartuko dira web orrira sartzen direnak, bertan nabigatzen dutenak, orriko zerbitzuak baliatzen dituztenak eta jardueretan parte hartzen dutenak.

Erabiltzaileak badaki eta onartzen du web orri honetan sartzeak ez duela esan nahi, inolaz ere, harreman komertzial bat hasiko duela Re-uz, S.L. enpresarekin.

Erabiltzaileak, web orri honetara sartu eta bertan nabigatzean, osorik onartzen ditu Erabilpen-baldintza hauek. Ez badago ados aipatutako baldintzekin, ez luke web orri hau erabili behar.

Web orrirako sarbidea

Erabiltzaileak libreki eta dohain sar daitezke web orri honetara. Dena den, baliteke aldez aurretik kontratatu behar diren zerbitzuak egotea.

Erabiltzaileak datu pertsonalak eman behar baditu zerbitzuren bat erabiltzeko, datu horiek biltzeko eta tratatzeko kontuan hartuko da indarrean dagoen araudia, hau da, DBEO. Informazio gehiagorako, kontsultatu gure Pribatutasun Politika.

Edukia eta erabilpena

Erabiltzailea web orrian sartzen denean bere ardurapean sartzen da, indarrean dagoen legeria betez, fede onez, Lege Ohar hau kontuan hartuz eta Re-uz, S.L. edo beste edozein pertsona fisiko edo juridikoren jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak errespetatuz.

Guztiz debekatuta dago web orri honetako edukiak erabiltzea legez kanpokoak diren edo izan litezkeen helburuetarako, bai eta Re-uz, S.L. enpresak onartzen ez dituen edozein motatako kalteak edo alterazioak eragiten dituen edo eragin ditzakeen ekintzetarako.

Web orri honen titularra ez da identifikatzen kolaboratzaileek webgunean emandako iritziekin. Enpresak eskubidea du bere web orrian egoki irizten dituen aldaketa egiteko aurrez abisatu beharrik gabe. Hala, bertan ematen diren eduki edo zerbitzuak aldatu, ezabatu edo gehitu ahal izango ditu, bai eta nola agertzen edo lokalizatzen diren bere zerbitzarietan.

Jabetza intelektuala eta industriala

Re-uz, S.L. enpresa da web orriko edukiaren, diseinu grafikoaren eta kodeen jabetza intelektualeko eskubideen titularra eta, ondorioz, debekatuta dago eduki horiek erreproduzitzea, banatzea, publikoki zabaltzea, eraldatzea edo webgune honetako edukiekin egiten den beste edozein ekintza, baita iturriak aipatzen badira ere, salbu eta Re-uz, S.L. enpresak horretarako baimena eman badu espresuki, aldez aurretik eta idatziz. Enpresaren web orrian agertzen diren edukiez besteko izen komertzial, marka edo ikur guztiak beren jabeen jabetzakoak dira eta legeak babesten ditu.

Re-uz, S.L. enpresak ez du lizentziarik edo baimenik ematen bere jabetza intelektual edo industrialeko eskubideak erabiltzeko, ezta ere web orriarekin lotutako beste ezein jabetza edo eskubide erabiltzeko, eta erabiltzaileak web orrira sartzeak eta bertan nabigatzeak ez du esan nahi, inolaz ere, Re-uz, S.L. enpresak eskubide horiei uko egiten dienik, ez eta inori transmititzen dizkionik, lizentziaren bat ematen duenik edo lagatzen dituenik, osorik nahiz partzialki.

Eduki horien erabilpen oro jabetza intelektual edo industrialeko eskubideen urraketa larritzat hartuko da (salbu eta Re-uz, S.L. enpresak aldez aurretik baimentzen badu) eta legeak ezarritako ondorioak izango ditu. Re-uz, S.L. enpresak eskubidea du kasuan kasuko ekintza judizialak eta estrajudizialak hasteko erabiltzailearen kontra.

Erantzukizuna eta bermeak

Re-uz, S.L. enpresak adierazten du beharrezko neurriak hartu dituela, bere aukeren barruan eta teknologiaren egoera kontuan hartuta, bere web orriak behar bezala funtziona dezan, birusik eta osagai kaltegarririk gabe. Hala ere, Re-uz, S.L. enpresak ezin du bere gain hartu jarraian zerrendatzen diren egoeren gaineko erantzukizuna (zerrenda hau ez da mugatzailea):

  • Edukien etengabekotasuna eta eskuragarritasuna.
  • Eduki horietan akatsik ez egotea eta gerta litekeen edozein akats zuzentzea.
  • Birusik edo bestelako osagai kaltegarririk ez egotea.
  • Re-uz, S.L. enpresaren segurtasun sistemak urratzen dituen edonork eragindako kalte-galerak.
  • Erabiltzaileek web orrian dauden edukiei eman diezaieketen erabilpena. Ondorioz, Re-uz, S.L. enpresak ez du bermatzen erabiltzaileek web orrian ager litezkeen edukiei ematen dieten erabilpenak lege ohar hau errespetatuko duenik, ez eta web orriaren erabilpena arduratsua izango denik.
  • Adin txikikoek web orria erabiltzea edo euren datu pertsonalak bidaltzea tutoreen baimenik gabe. Kasu horretan, tutoreak dira adin txikikoek Interneti ematen dioten erabilpenaren arduradunak.
  • Erabiltzaileek baimendu gabeko esteken bitartez, eta euren aipamenetan edo antzeko tresnak erabiliz sartutako esteken bitartez eskuratutako edukiak.
  • Erabiltzaileek edo hirugarren batek datu okerrak sartzea.

Re-uz, S.L. enpresak bertan behera utzi ahal izango du web orrirako sarbidea, aldi baterako eta aurrez abisatu gabe, mantenimendu, konponketa, eguneratze edo hobekuntza lanak egiteko. Hala ere, egoerak horretarako aukera ematen badu, Re-uz, S.L. enpresak behar besteko aurrerapenarekin jakinaraziko dio erabiltzaileari noiz itxiko duen edukietarako sarbidea.

Era berean, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen (IGMEZL) 11. eta 16. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, Re-uz, S.L. enpresak konpromisoa hartzen du indarrean dagoen legeriaren, hirugarrenen eskubideen edo moralaren eta ordena publikoaren aurkakoak izan litezkeen edukiak ezabatzeko eta, hala badagokio blokeatzeko.

Cookieak

Re-uz, S.L. enpresak cookieak erabiltzen ditu bere web orriko nabigazioa optimizatzeko eta pertsonalizatzeko. Cookieak erabiltzailearen terminalean gordetzen diren informazio-fitxategi fisikoak dira, eta biltzen duten informazioa erabiltzen da erabiltzailearen nabigazioa errazteko eta nabigazio-esperientzia bera optimizatzeko. Cookien bidez bildutako datuak partekatu ahal izango dira datuen sortzaileekin, baina cookietatik eskuratutako informazioa ezingo da lotu, inolaz ere, datu pertsonalekin edo erabiltzailea identifika dezaketen datuekin.

Hala ere, erabiltzaileak ez badu nahi cookieak instalatzea bere disko gogorrean, nabigatzailea konfigura dezake artxibo horiek instalatzea eragotzi dezan. Informazio gehiagorako, kontsultatu gure Cookie Politika.

Estekak (links)

Re-uz, S.L. enpresaren web orrian Interneteko beste gune batzuetara daramaten estekak (link-ak) egon daitezke. Esteka horiek soilik informatzaileak dira, eta ez dira izango, inolaz ere, webgune horiei buruzko iradokizun, gonbidapen edo gomendioak. Re-uz, S.L. enpresak ez du bere gain hartzen beste norbaiten webgune bateko esteketan agertu daitezkeen edukien erantzukizunik, eta ez du bermatzen eduki horiek fidagarriak, zehatzak, zabalak, egiazkoa edo baliozkoak direnik eta disponibilitate teknikoa izango dutenik.

Beste web orri batzuetan Re-uz, S.L. enpresaren web orriranzko estekak sartzen badira, horrek ez du esan nahi Re-uz, S.L. enpresak berak baimendu duenik esteka hori, ezta esteka agertzen den web orriko edukia ere, eta esteka horren web orrian ezingo da sartu eduki desegoki, iraingarri, ilegal, lizun edo legez kanpokorik, ezta indarrean dagoen legeriaren aurkako bestelako edukirik.

Re-uz, S.L. enpresak eskubidea du esteka hori agertzen den web orriaren jabearekin harremanetan jartzeko uste badu araudia ez dela betetzen, eta kasuan kasuko ekintza judizial eta estrajudizialak hasi ahal izango ditu.

Baldintzak aldatzea

Re-uz, S.L. enpresak eskubidea du Lege Ohar hau aldatzeko aldebakarreko erabakiz, osorik edo zatika, eta aldez aurretik abisatu beharrik gabe. Erabiltzaileak aitortzen eta onartzen du bere erantzukizuna dela Lege Ohar hau periodikoki berrikustea.